MUGARRIAK

2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Hona Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik 2017ko urriaren 1eko erreferendumera arte prozesu independentistak izan dituen mugarri nagusiak:

2010

Ekainak 28. Konstituzionalak Estatutuaren funtsezko elementuak indargabetu zituen; besteak beste, nazio aitortza, hizkuntza eta zerga alorretan.

Uztailak 10. Konstituzionalaren epaia salatzeko manifestazio erraldoia, Bartzelonan.

Urriak 25. CiUk hauteskundeak irabazi zituen Katalunian, 62 eserlekurekin, Artur Mas buru zuela.

2011

Azaroak 20. PPren garaipena Espainiako hauteskundeetan. Mariano Rajoyk hartu zuen presidente kargua.

2012

Martxoak 10. ANC Biltzar Nazional Katalanak kongresu eratzailea egin zuen.

Irailak 11. ANCk antolatutako lehenengo manifestazio independentista jendetsua, Diada egunez.

Azaroak 25. CiUk irabazi zituen bozak Katalunian (50 eserleku). ERCk jauzia egin zuen (10 ordezkaritik 21era).

2013

Irailak 11. Katalunia iparraldetik hegoaldera zeharkatu zuen giza katea egin zuten independentziaren alde.

2014

Irailak 11. Diada egunez, 1,8 milioi lagun elkartu ziren Bartzelonan, independentziari buruzko galdeketa baten alde.

Azaroak 9. Independentziari buruzko galdeketa batean parte hartu zuten 2,3 milioi herritarrek.

2015

Irailak 27. Independentismoak botoen %48 lortu zituen, plebiszitu gisa antolatu zituen hauteskundeetan.

2016

Urtarrilak 10. Carles Puigdemontek hartu zuen Masen tokia, CUPek Mas alboratzea exijitu ostean.

2017

Irailak 20. Generalitateko hainbat kargu atxilotu zituzten legez kanpoko erreferendum bat antolatzea leporatuta.

Urriak 1. Independentziari buruzko erreferenduma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.