martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Nor da benetan arlotea?

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ezertan hasi aurretik, Vicent, nire elkartasuna adierazi nahi dizuet lagun katalanei asteon jasan duzuenagatik. Irudi ikaragarriak ikusi ditugu, eta bizipen etsigarrien berri eduki dugu.

Natorren asteon bertan gurean geratu den pasadizo batera. Sekula bukatzen ez den abiadura handiko trenaren jardunaldi bat izan da Donostian, trena sustatzen duten erakundeek antolatua. Hasierako ekitaldian, Donostiako alkate Eneko Goia ongietorri mintzaldia egiten ari zela, trenaren aurkako ekintzaile batzuk agertokira igo, alkatearen diskurtsoa eten, eta, mikrofonoa hartuta, trenaren aurkako kontsignak eman zituzten. Ezer larririk ez, kontsolidatutako demokrazietan normaltasun handiarekin hartzen dena. Ekintzaileek bukatu zutenean, Goia alkateak, ozen, parte hartzaileen aurrean sendotasuna erakutsi nahian nonbait, mikrofonoa berrartu eta «arlote (impresentables)» deitu zien ekintzaileei. Seguru dago Goia alkatea areto horretan zeuden arlote bakarrak ekintzaile horiek zirela? Nola deitu trenaren iritsiera dataz gezurrak, nahita, esaten hamarkada oso bat daramaten Espainiako ministroei? Eta gezur horien bozgorailu akritiko lana egiten duten esaneko euskal politikariei? Aukera ederra galdu zuen Goiak aretoan zegoen Espainiako ministro Abalos eta aurreko legegintzaldietan aulki berean eseri diren ministroak— bere lekuan jarri eta egokien irizten zion moduan kalifikatzeko. Ez, lehenago utziko dio Lurrak itzuliak emateari.

Ez dezagun ahaztu ekintzaile horiek ez zirela soldata publiko bat jasotzen ari protesta hura egiteagatik; aitzitik, aretoan zeuden gezurti batzuk bai, diru publikoa jasotzen ari ziren beste behin beteko ez duten epea iragartzeagatik.

Gutxienez, hamar aldiz atzeratu da abiadura handiko trenaren iritsiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.