martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Gida txiki bat gaurkoaz

2019ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Zuen irakurleentzako hauteskunde gida bat, laburra derrigorrean, osatzen saiatuko naiz, gaurko hauteskundeetan gure herrian hainbat arreta gune topatzen laguntzeko.

Nafarroa da lehena, duela lau urte, oso gehiengo justuarekin, «aldaketaren gobernua» esaten zaiona sortu zelako, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Batzarrek bat egin ostean. Esan gabe doa lauko gobernu horren helburuetako bat, beste modu batera eta beste programekin gobernatzeaz gain, hurrengo urteetan gehiengoari eustea izan dela; jakinda aldaketa handiak ezin direla egin egun batetik bestera. Azkarregi edo astiroegi, orain arte egin gabeko gauza asko egin ditu gobernuak. Gaurko hauteskundeetan Navarra Suma koalizioak (UPN, PP eta Ciudadanos) PSN eta Vox edukiko ditu aurrean. Laukoak ez badu berriro gehiengoa lortzen, PSNk edukiko du giltza, azken hamarkadetako egoerara itzultzeko edo gehiengo berri bat osatzeko. Antzeko lehia dago, aktore eta argudio berekin, Iruñeko Udaleko hauteskundeetan.

Nafarroatik Arabara jauzi eginda, Gasteiz hiriburua dago oso interesgarri. Azken urteotan PP izan da irabazlea, eta aurreikusten zaion jaitsierak erraztu egingo du alderdi hori, EH Bildu eta EAJ berdinketatik gertu geratzea.

Lehiarik txikiena Bizkaian eta Bilbon dago, hor eskuratzen dituelako EAJk emaitzarik onenak eta, oraingoz, ez da aurreikusten aurre egingo dion aukerarik.

Bizirik segitzen du Gipuzkoan EAJren eta EH Bilduren arteko lehiak, eta gaurko emaitzek argitu egin beharko dute nor izango den nagusi hurrengo urteetan.

Batean zein bestean, gertutik aztertu beharko da duela hilabete, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, Sanchez sozialistak lortutako emaitza onek zenbaterainoko igoera ekarriko dieten PSE-EEri eta PSNri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.