martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Auzitegia nongoa den

2019ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Pilatzen ari zaizkio Espainiako justiziari Europatik ematen ari zaizkion belarrondoko judizialak; Europako Giza Eskubideen Auzitegia ez denean, Kataluniako auziaz erabakitzea egokitu zaien Europako hainbat estatutako bestelako auzitegiak dira. Batzuk izatetik asko izatera ari da pasatzen kopurua.

Azken urteotan, Kataluniako auziaz ebazpen bat eman behar izan duten Europako estatuetako auzitegietan Belgika, Alemania, Suitza eta Britainia Handia, batean ere ez dute eman ebazpen bat Espainiako justiziaren aldekoa, eta bai, aitzitik, erbestean edo kartzelan daudenen aldekoa.

Kontuan hartu beharra dago aste honetan Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak Luxenburgo eman duen ebazpenaren jatorria Espainiako Auzitegi Gorenak berak, inork horretara behartu gabe, egindako galdera bati emandako erantzun-ebazpena dela. «Nork esan zion Gorenari Luxenburgoko auzitegiari horrelako galdera egiteko?» da kexu tonuarekin ebazpena ezagutu genuenetik gehien entzun dugun galdera autokritikoa. Oriol Junquerasen immunitateari buruzko galdera hori Gorenak Luxenburgora eraman ez balu, auziak Espainiako justiziaren bidean segituko zukeen, eta halako batean Estrasburgoko auzitegira iritsiko zatekeen.

Egun berean jakin genuen Quim Torra presidentearen aurkako inhabilitazio zigor injustua, Kataluniako Auzitegi Nagusiak erabakia. Kataluniakoa esaten diogu Katalunian dagoelako, ez bertakoa delako. Balizko Kataluniako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatutako magistratuek ez zuketen pankarta bat jartzeagatik presidente bat kargutik kentzeko erabakia hartuko.

Luxenburgokoa bezalako ebazpenek lagundu egiten diote Europako jokaleku zailean Kataluniaren independentziari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.