Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Demokrazia Espainiako erara

Maria Obelleiro - 'N˛s Diario'-ko zuzendaria

2022ko apirilak 24

AEBetako The New Yorker aldizkari prestigiotsuak ikerketa bat argitaratu berri du, eta lan horretan egiaztatu da Espainiako Estatuak sistematikoki zelatatu dituela Kataluniako hainbat buruzagi nazionalista eta Euskal Herriko bi. Torontoko Unibertsitateko The Citizen Lab laborategiaren ikerketa baten emaitza da informazio hori, eta zera dio ikerlanak: 2015etik, eta bereziki 2017tik 2020rako tartean, ziberespioitzarako tresna bat garatu zela Pegasus eta Candiru programen bitartez; Israelen sortutako teknologia bat da, estatuen esku baino ez dagoena eta besteak beste Generalitateko presidente guztiei eragin diena.

Nahiz eta Espainiako agintariek, Margarita Robles Defentsa ministroak aurrena, ukatu egin duten estatuaren segurtasun zerbitzuek erantzukizuna izan zutela operazio horretan, ez dago zalantza handirik Espainiako zerbitzu sekretuek (CNI) parte hartu dutela. Nazioarteko zenbait hedabidek, hala nola Frantziako Lib├ęration-ek eta Mexikoko La Jornada-k, Mariano Rajoyren eta Pedro Sanchezen gobernuak jo dituzte erruduntzat zuzenean, eta legez kontra jardutea egotzi diete. Antzera mintzatu dira prozesu horretan zelatatu dituzten militante nazionalistak ere (60 baino gehiago).

Espainian etengabe erabili izan da estatuaren aparatua aurkari politikoei aurre egiteko. Beste toki batzuetan, antzeko praktikak egiteagatik kargua utzi behar izan dute arduradun politiko goren batzuek gogoan izatekoa da 1974an Richard Nixoni Watergate auzian gertatutakoa, baina, Espainian, halako operazioen egileek inpunitate osoa dute, eta erantzule politikoak erabat babestuta daude. Hori agerian utzi dute Barcenas zelatatzeko operazioak eta jada Catalangate esaten zaion horrek.

Espioitza politikoko auzi hori Espainiako demokraziaren funtzionamenduaren erakusgarri da. Hain zuzen, eredu politiko horren legitimotasunak frankismoan du jatorria, eta mugimenduaren funtsezko legeak direlakoetan oinarritzen da. Ezer berririk ez!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuri├▒e Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...