martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Armen berdintasuna

2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Jakina eta begi bistakoa den arren kontuan edukitzea komeni den egoera bat hartuko dut gaur hizpide, Vicent, auzitegietan asko dabiltzanek erabiltzen dutena, eta iraganera garamatzana: armen berdintasuna.

Zaldunen arteko dueluak izaten zirenean —zaldi, ezkutu eta lantzekin duela mende batzuk, eta pistolekin berrikiago—, oinarrizko araua zen bi aldeek arma berdinak erabiltzea. Askotan ikusi izan dugu filmetan erabat berdinak ziren pistolak ateratzen zituztela kutxa beretik eta haiekin egiten zutela duelua. Hortik dator gaur egungo «armen berdintasuna» kontzeptu juridikoa. Alegia, auzi batean, alde guztiek tresna berak erabiltzeko eskubide ukaezina daukatela, prozesu judiziala —eta epaiketa bera— justua izatea nahi bada.

Asteon jakin dugu Kataluniako Auzitegi Nagusiak agindu diola Generalitateari Argentinan, Mexikon eta Tunisian enbaxadak zabaltzeko daukan prozesua eteteko, Espainiako Gobernuak salatu duelako enbaxada horien helburua independentziazaletasunaren tesiak estatu horietan zabaltzea dela.

Espainiako Gobernuak, aldiz, bere enbaxada guztietako milaka langile erabil ditzake Katalunian gertatzen ari dena gezurtatu eta ezkutatzeko, independentziaren aldeko erakundeak eta herritarrak lokatzaren pare jartzeko eta prozesuari legitimitatea eta legezkotasuna ukatzeko. Hori eta gehiago egin lezake, horretarako behar duen diru guztia erabilita, katalan independentziazaleen haserrerako. Katalunia Espainiaren barne produktu gordinaren %19 bada, eta Kataluniako erdia independentziaren aldeko bada, Kataluniako independentziazaleek enbaxada horiek egiten duten manipulazioaren kostuaren %10 ordaintzen dute, inongo epaitegiak esan gabe armen berdintasuna bermatu gabe dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.