martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Xake taula asko

2020ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Oso interesgarri dago Kataluniako xake taula, bien arteko xake taula izan beharrean aldibereko partida asko jokatzen ari direlako batera; taula berean barik, taula gurutzatuetan eta interdependenteeetan. Taula batean gertatzen denak ondorioak izango ditu beste tauletan. Hori dena gutxi balitz, nazioarteko partidak dira.

Taula batean, «mahai politikoa» deitzen diote taula horri, Kataluniako independentziazaleen eta Espainiako Gobernuaren arteko partida ari dira jokatzen. Oraintsu arte ERCk zeukan hartuta Kataluniako independentziazaleen ordezkaritza, baina badirudi hemendik aurrera Generalitateak hartuko duela ardura hori, aldez aurretik negoziazio estrategia alderdi politikoekin eta gizarte erakundeekin adostuta.

Hurrengo taulak, «Kataluniako hegemonia» izenekoak, PDeCATen eta ERCren arteko lehia hartu du. Torra presidentearen inhabilitazioa, Puigdemonten aukera hautagai izateko baldin hauteskundeak aurreratuta suplikatorioa onartu baino lehenago egiten badira, independentziazaleek gehiengoa galtzeko arriskua, PSOEren asmoa hirukoa osatzeko ERC eta Comukoekin... CUP harmailetan dago, begira.

«PSOE-ERC» taula da beste bat. «Mahai politikoa» izeneko taulan gertatzen dena gorabehera, bi alderdi horiek eutsi egingo diote bien arteko taula horri, epe luzerako blindajearekin.

Taula handi batean, «Europako taula» deituko diogu, agente askok hartuko dute parte, nork bere epean: Europako Parlamentua, Belgika, Eskozia eta Suitzako auzitegiak, Luxenburgoko etaEstrasburgoko auzitegiak... Orain arte, indepedentziazaleen aldeko haizeak jo du lurralde horietan; zailago edukiko dute aurrerantzean.

Elkarrekin lotuta daude taula horiek, eta beste batzuk agerian kasu batzuetan eta ezkutuan beste batzuetan. PSOE saiatuko da taulak independenteak direla ikusarazten. Independentziazaleen esku dago ez uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.