Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Egitarau desegokia

Jesus Mari Begoña -

2016ko urriak 12

'BOS & Broadway'

Zuzendaria: Robert Purves. Abeslariak: Deborah Myers, Anna-Janne Casey, Damian Humbley, Adrian Der Gregorian. Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo. Eguna: Urriak 6.

Harritu egin gaitu BOS-en sarrerako kontzertuak. Izan ere, denboraldi hasiera aukera paregabea da goi musika landuaren eremuan pieza erakargarri eta pisuzkoak eskaintzeko. Baina aurten, ezohiko egitarauarekin hasi da BOSen denboraldia. Ez pentsa, ordea, europar opereta edo antzerki musikal anglosaxoiak gorroto ditugunik. Egindako aukeraketaren kalitate eskasari dagokio kritika nagusia.

Batetik, esan behar da pieza guztiak ?On the Town-en bat edo bi izan ezik? Hollywooden galbahetik pasatutakoak direla, eta ez Broadwaytik: denak filmen arrago-arraskatan indartutakoak. Bestetik, arrisku handia hartzea da musikalaren beraren testuingurutik ateratzea, antzerkiaren eszenatik edo testutik at, batez ere ingeles ez hiztunen artean. Hortaz, musika landuaren kontzertu batean, ezinbestekoa da musika kalitatea aukeratzea.

Hor egon zen hutsunerik handiena. Esaterako, genero horretan Leonard Bernstein puntako konpositorea izan arren, On the town-eko zati gehienek ez zuten, testuingurutik aterata, kontzertu klasikoaren formatuan jotzeko kalitaterik. Beste horrenbeste esan daiteke West Side Story-ren kasuan: egokia izan zen Tonight, agian Maria ere bai, baina obertura nahiz The Rumble falta ziren orkestra protagonismoz bustitzeko. Arazo bera The Sound of Music, Cabaret edo My fair Lady-ren aukeraketa eskasetan musika kalitatearen aldetik. Halaber, Cole Porterren musika dotorearen erakusleihorik aproposena ez da Hight society. Eta The Phantom of the opera jasanezina izan zen rock txarraren esparruan...

Bestalde, abeslarien parte hartzea gehiegizkoa izan zen, eta albo batera utzi zuen orkestraren protagonismo instrumentala. Abeslari laukotea egokia da genero horretan eta mikrofonoekin kantatzeko, haien ahots tesitura, arnasketa eta bolumena mugatuak direlako. Kontua da batzuetan ia saturatu egiten zela soinua orkestra eta laukotea fortean aritzen zirenean ?Tonight-en kasuan?. Orkestrak zuen tinbre aberatsa kontrajarri egiten zen abeslarien tinbre lauarekin. Abeslarien artean Deborah Myersen ahots gorpuztua eta haren luzapena aipatu behar dira My fair Lady-n, Damian Humbleyren egokitasuna West Side Story-n, Anna-Jane Casey Cabaret-en; motelago, aldiz, Adrian de Gregorian. Bi zati laburretan izan ezik, orkestra abeslarien laguntzaile gisan soilik aritu zen, asko mugatuz bere gaitasun sinfonikoa, tinbrikoa. Hala ere, BOSek ez zuen arazorik izan Purvisen zuzendaritza erritmikoari jarraitzeko, tinbre polita aterata eta kide guztien lan onarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Inazio Mujika, Aintzane Atela, Miren Arratibel, Manu Lopez eta Joxean Muñoz, gaur goizean, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Edith Wharton batu da Literatura Unibertsala bildumara

Itziar Ugarte Irizar

Egile estatubatuarraren 1911ko ‘Ethan Frome’ nobela laburra euskaratu dute Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak. Izen bereko pertsonaiaren gorabeherak ditu ardatzean.

Alex Sanvi eta Unai Iturriaga, atzo, Elkarreko komikiaren txokoan, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Mundura atera dira H.B. eta Lo-li-ta

Itziar Ugarte Irizar

Unai Iturriagak eta Alex Sanvik 'Haur Besoetakoa. Itsasoan urak handi' komikia eman dute, Ikastolen Elkartearen eta 'Xabiroi'-ren eskutik. Orain arteko albumik «sendoena» dela uste dute

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Euskal Herrira itzuliko da gaur Patti Smith

Aitor Biain

Gasteizko Azkena Rock jaialdian eskainitako emanaldiaren ondotik, Euskal Herrira itzuliko da Patti Smith; Donostiako Kursaal auditoriumean ariko da gaur iluntzean. Punk-rockaren ikur handienetako bat da, eta Donostian emango dio amaiera Europa osoan egindako kontzertu birari.

Alexei Volodin pianista, artxiboko irudi batean. ©EUSKADIKO ORKESTRA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...