martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Espainian esku hartu

2018ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Ez da izango Espainiatik ateratzeko argudioak bandejan jartzen ez dizkigutelako. Gobernua ez denean, judikatura da, edo bestela biak batera.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren zer kondenatatik aurrera daukagu legitimitatea esateko Espainiako justizia, teknikoki, bestelako interpretazioetan sartu gabe ere, oso txarra dela, eta Europak neurriak hartu behar dituela egoera zuzentzeko? Alemaniako kantziler Angela Merkelek, arrazoi ekonomikoengatik batik bat, estatu batean esku hartzea agintzen badu, zergatik ez jokabide bera eduki estatu batek justizia era maltzurrean—etsaiaren zuzenbidea, justiziaren menpekotasuna gobernuarekin eta poliziekin...— erabili duela nazioarteko auzitegiek behin eta berriro ebazten dutenean?

Bateragune auzikoekin gertatu da, aurretik beste kasu batzuetan gertatu den bezala. Beste behin gauzak gaizki egin dituela esan dio Estrasburgok Espainiako Erresumari, baina hari gutxi axola.

Irudi bera eman du Espainiako justiziak bankuetako maileguen zergak nork ordaindu behar dituen erabakitzeko orduan. Ukiezinak diren bankuek kaltetan hartutako erabakiak ez du asko iraun indarrean, Auzitegi Gorenak atzera egin duelako.

Maileguen zergen auzian, harrituta nago —modu finean esanda— ez delako eskandalua baliatu banku publikoaren proposamena mahai gainean jartzeko. Ezinezkoa da banku publiko kalitatezkoa, helburu bakarra diru asko irabaztea izango ez duena, benetan herritarren zerbitzura jardungo duena? Beste horrenbeste gertatzen da sekulako dirutza irabazten duten argindar enpresekin. Zergatik ez ondoan jarri lehian enpresa publikoak? Etorkizunean gure herriek nolakoak izan behar duten irudikatzen ari garen garaiotan, heldu beharko genioke eztabaida horri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.