martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Festa gutxi liburuentzat

2020ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Zuen Sant Jordira aurreneko aldiz doana txundituta geratzen da liburuaren inguruan antolatzen duzuen ospakizunagatik. Saltokiak, jendetza, liburuak, arrosak, komunikabideek kalean jartzen dituzten estudioak... Gurean janariaren eta edariaren inguruan egiten duguna liburuarekin egiten duzue zuek. Ez dira bata bestea baino hobea; aukeran, gainera, biak egiteko aholkua emango nuke nik inork galdetuz gero. Zuek liburu on batekin ardo ona edan, eta guk ardo zaporetsu batekin liburu ona irakurri. Zuek liburua gurtzen duzue, urtean behin gutxienez; guk ardoa, urtean askotan.

Liburu dendak, lehenagotik itxi gabe geratzen zirenak alegia, itxita daude koronabirusak ezarri dizkigun segurtasun eta prebentzio neurriengatik. Beste negozioekin jazo bezala, besterik ez zuten behar liburu dendek, asteetan itxi beharra. Abantaila bakarra edukiko dute, apurka zabaltzen hasiko diren komertzioetan aurrenetakoak izango direla.

Hiriburuetako zabalera ertaineko bizpahiru liburu denda kenduta, ilara gutxiko dendak izaten dira, zoritxarrez. Zenbat jende topatuko dugu herri bateko liburu dendan astegun batean goizeko hamar eta erdietan? Imajinatzen dut dendako arduradunaren aurpegia udal teknikariak esaten dionean saihestu egin behar dituela jende metaketak dendan.

Dendak ixtearen ondorioz, galera handia jasaten ari diren denda horiei eta euskal liburuei laguntzeko asmotan, bat egin dute 16 argitaletxek Internet bidezko salmenta proiektu batean. Erosleak erabakitzen du liburuagatik ordaindutakoaren %20 zer liburu dendari ordainduko zaion.

Dena beharko dugu hizkuntza txikietan dihardugunok, liburuekin lan egin edo beste edozein arlotan. Europako Batasunak ez ditu hizkuntza gutxituak sartu talde zaurgarrietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.