Maria Obelleiro.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Hernan Cortes eta Rosa Cardoniga

2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Duela urte batzuk, Mexikora joateko aukera izan nuen, eta gogoan dut soslaskide izan nituen mexikarrek Hernan Cortesen «seme» esaten zietela espainiarrei. Baina haientzat, jakina, gizon hura ez zen heroi bat: ez zen eskuineko leizeetako komunikabide gehienek aipatzen zuten heroia, ez zen historiografia espainolistaren ildoari jarraitzen zioten testu liburuetako heroia, ez zen Galiziako Erresumaren existentzia eta Galiziak testuinguru politiko kristauan izandako izaera hegemonikoa ukatzen zituzten testu liburuetako heroia. Mexikarrentzat, Cortes genozida bat zen.

Batzuek Cortes goraipatzen dute, eta beste batzuek, berriz, Rosa Cadorniga, Francisca Carou, Antonio Sobrado, Generosa Vidal eta Ramona Suarez gogoratzen ditugu: Nebrako martiriak deitzen zaie, eta 1916ko urriaren 12an erail zituzten, zergen kontrako mugimenduakantolatutako protestak gidatzeagatik bilketa sistema bidegabeari aurka egin nahian. Berrezarkuntza izeneko erregimenaren aurkako garaian izandako gertakarietako bat izan zen. Eta pluralean idatzi dut gertakariak, Galiziako herriak duintasun lezioak eman zituelako, bertsio interesatuen gainetik, bere burua antolatzeko moduari zegokionez.

Nebrako matxinada eta Guardia Zibilak hura zapaltzeko egindako sarraskia ez zen bakana izan Galizian borboitarren lehenengo Berrezarkuntza garaian. Bederatzi urte lehenago, Oseirako lurretan, ordenaren indarrek tirokatu egin zituzten herri ondarearen espoliazioaren aurka protestan ari ziren ehunka bizilagun, eta 14 urteko neska bat hil zuten, Maria Paz Fernandez, baita haurdun zegoen 25 urteko emakume bat ere, Manuela Gonzalez Rodriguez.

Berriro gertatu zen Ferrol eskualdean 1918an, Carballon 1920an, eta Sobredoko miñota izeneko lurretan 1922an. Carballoko Sofan parrokian fusilatu zituzten Josefa Bolon, Maria Caameño, Carmen Veira eta Maria Serrano. Sobredon, Candida Rodriguez hil zuten. Bateko zein besteko hilketak Galizia errebelde baten aurkako botere erantzun bat izan ziren; izan ere, garai hartan nekazari eta langile izaera handiko erakunde sindikal indartsuetan antolatuta zeuden bidegabekeriari aurre egiteko.

Galiziako historiak ez daki zer diren genozidioak eta konkistak: errebeldiaren indarrez eta erresistentziaz egina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.