Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Poliziez, faxismoaz, matxismoaz

Maria Obelleiro - 'N˛s Diario'-ko zuzendaria

2022ko martxoak 27

Ukrainako gerra, krisi ekonomikoa eta Sanchezen gobernuak Sahararen auzian egindako jarrera aldaketa... eta, tartean, bestelako informazio bat lerratu zen, berriro ere agerian jartzen duena estatuko segurtasun indarren eta erakundeen ustelkeria. Estibaliz Palma Espainiako Poliziaren Pontevedrako komisariaren buru kargugabetu berriak oraintsu esan duenak ezinago modu okaztagarrian eta argigarrian aditzera ematen du zer ordezkatzen duen 1978ko erregimenak. Izan ere, Vicent, zure herrialdean urriaren 1eko erreferendumaren inguruan gertatutakoei buruz, zera adierazi zuen Estibaliz Palmak, Polizia horretako istiluen kontrako agente bati egindako omenaldi batean: ┬ź48 orduren buruan, bazirudien Polizia Nazionala eraldatu egin zela eta, bat-batean, bortxatzen, tratu txarrak ematen eta auskalo beste zenbat gauzatan zebilela; emakume batzuek nahiko lukete, bai, esku-hartze unitate bateko norbaitek bortxatzea┬╗. Segidan, barreak aditu ziren. Barra-barra. Eta hauxe: ┬źE, ezabatu hori!┬╗.

┬źEmakume batzuek┬╗ esanda, emakume independentista katalanez ari zen, bi aldiz diskriminatuak izaki: emakume izateagatik eta katalan izateagatik. Harako ┬źeman egurra!┬╗ haren beste adibide bat. Eta botatako aberrazio haren aurretik ere, Palmak azaldua zuen ezen 1-0eko emaitza gertatu zenean komisarioa zela Pozuelo de Alarconen, ┬źplaza nazional, ez-errepublikano batean; alegia, primerako tokia hitzaldi bat ematera joateko┬╗. Espainiako Estatuaren segurtasun indarren hizkera peto-petoa, kutsu faxistaz betea. Martxelo, zuk beste inork baino hobeto dakizu zer izugarrikeria egiten dituen Poliziak gaur egun bizi garen postfrankismo garai honetan.

Andre horren hitzak entzun nituenean, gogora etorri zitzaizkidan tratu txarrak jasan dituzten emakumeak. Irudikatzen al duzue holako alaja bat indarkeria matxistaren biktima bat artatzen? Holako ideologia izanda, Poliziak nola aholkatu eta babestuko du emakume bat, haren bikotekideak, bikotekide izanak edo beste edozein jazarlek tratu txarrak ematen badizkio? Azeria jarriko lukete oilo zain.

Patriarkatua egunero bazkatzen da andre horren jokabidearen antzekoez —zeinari badagokion erantzukizunik, berez—, gero eta gizenago egoteraino bazkatu ere. Halakoxe testuinguruan gertatzen dira hainbat heriotza, hala nola Pontevedrako eskualde Barro-ko bizilaguna zen eta 29 urte zituen andre harena: aspaldi-aspalditik jazarle zuenak bere autoaz basaki jo zuen emakumearena. Noizbait hautsa, egun lokatza.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuri├▒e Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...