martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Gerran al zaudete?

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Pedro Sanchez Espainiako presidentearengandik espero nuen azkeneko gauza zen, kaleak militarrez bete eta gero, telebistetako prentsaurrekoak ere militarburuez eta poliziaburuez jostea.

PPren garairik gogorrenean ere ez genituen ikusten militarrak prentsaurrekoak ematen. Zertarako eta azaltzeko zenbat herritarrek hautsi dituzten konfinamendu aginduak. Harrigarria da, bere horretan, Espainiako militar nagusiak azaleko informazio hori ematen jartzea; eta kezkagarria, batzuk salatzen hasi direnez, atzean erabaki estrategiko bat badago militarrak gestio publikoaren lehen lerroan jartzeko.

Militarretako batek ez du bereizten kuarteleko patioan soldaduei zaindariaren egunean botatzen dien diskurtso sutsuan erabili ohi dituzten militarren terminologiaren eta prentsaurreko zibil bati dagokion tonuaren artean. Semiologoentzako sekulako landa materiala dago prentsaurreko horietan paparrak dominaz beteta dauzkaten militarren esaldietan: «gerran gaude», «denak gara soldaduak»... Urteak zeramatzaten isilik militarrek, eta aukera alferrik galtzen ez uztea erabaki dute, nonbait, Sanchezen baimenarekin.

Gure herrian, berezko militarrik ezean ezta behar ere, oso gutxitan ikusten ditugu poliziaburuak edo udaltzainburuak prentsaurrekoak ematen. Badirudi komunikazio estrategia bat dagoela poliziak bere lanean uzteko, eta komunikazioaren ardura politikarien zeregin esklusiboa izateko.

Politikak daukan gaitzik nagusienetako bat ekarri duzu eztabaidara, Vicent: kritika zintzoa. Alegia, balorazioa egiteko orduan gertatu denari begiratzen diona, eta ez gertatu den horren arduraduna norberaren gustukoa den edo ez. Oso zabalduta dagoen ajea, baita kazetarion artean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.