Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Meiras, memoriaren garaipena

Maria Obelleiro - 'N˛s Diario'-ko zuzendaria

2020ko abenduak 13

Memoria historikoak enbarazu egiten du, auzitan jartzen baitu Trantsizioko itunaren muina, hots, Espainiako Estatuan indarrean dagoen erregimenaren oinarria. Akordio hori frankismoaren oinordeko politikoek eta oposizio demokratikoa deitutako horren parte batek egin zuten; parte horrek erabaki zuen berrogei urteko diktadurari buruzkoak isiltzea, faxismoaren krimenak ahaztea eta bere hartan eustea frankismoaren aldeko sektore sozial eta ekonomikoen pribilegioei. Sektore horiek, hain zuzen, bere egin zuten erregimenaren izu estrategia, aberastu egin ziren hari ez ikusiarena eginda, eta botereguneetan gotortu ziren.

Meirasko Pazoa berreskuratu izana memoriaren mugimendu sozialaren garaipena da. Batetik, Sadako bi ikertzaileren lana dago, Carlos Babio eta Manuel Perez Lorenzorena, zeinek, zirkulu akademikoetatik kanpo, eta instituzioen batere laguntzarik gabe, liburu batean bildu zuten Meirasen arpilatzearen istorioa. Bestetik, herritarrak daude, mobilizatu egin baitira jauretxea berreskuratzeko —haietako batzuk epaiketaren zain daude, jauretxea sinbolikoki okupatu zutenean diktadorearen oinordekoek auzitara jo baitzuten—. Azkenik, Coru├▒ako Diputazioaren memoria historikoaren arloko arduradunak daude; auzi eske bat bultzatu zuten instituzioen artean, azkenerako beste administrazio batzuek ere bere egin zutena.

Oso bide luzea dago oraindik egiteko, nolanahi ere. Jauretxea herriari itzultzeko prozesua ez da amaitu Franco familiak Meirasko Pazoko giltzak estatuari itzuli dizkion honetan. Alde batera utzita zer bide egin dezaketen diktadorearen ondorengoek beste instantzia judizial batzuetan jarritako errekurtsoek, oraindik zehaztu gabe dago jauretxea nola erabili eta kudeatuko den, gerora ere memoria demokratikoaren zentro eta diktadura salatzeko leku izan dadin, etorkizuneko gobernu aldaketak gorabehera.

Alberto Nu├▒ez Feixoo erabilera horren kontra azaldu da, eta horrek iragartzen du zer asmo dituen PPk, oraindik ere ez baita eroso sentitzen memoriarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.