martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Hauteskunde haizea

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Hauteskunde garaia da, Vicent, gure herrietan eta inguruko batzuetan. Espainiako hauteskundeak duela bi igande, eta bi aste barru beste bozketa saio bat. Aurtengo azkenak izango al dira hilaren 26koak? Ez dago batere argi, hauteskunde haizea dabilelako Katalunian hala nola Euskal Herriko zati batean: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Oso zabalduta dago Katalunian parlamentuko hauteskundeak aurrera litezkeela prozesuaren sententzian kondena baldin badator. Epaitegian dauden buruzagiek hurrengo urteak kartzelan igaroko dituzten ziurtasunak bultza ditzake Torra eta gobernuko bazkideak hauteskundeetara deitzera urtea bukatu baino lehen; baldin eta bi bazkideen artean aurrerapena deitzeko adostasuna badago. Askok gogoan daukagu bere garaian Torra presidenteak eta Aragones presidenteordeak, harridura sortuz, jendaurrean esan zutena: «Gobernu honek segituko du, gutxienez, sententzia ezagutu arte». Nago sententziak bezainbesteko eragina edukiko dutela erabaki horretan, deitzeko eta ez deitzeko, JxCATen eta ERCren apirileko eta maiatzeko hauteskundeetako emaitzek. Antzeko egoeran dago, beste arrazoi bategatik ordea, Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritzan koalizioan dauden EAJri eta PSEri diputatu bat falta zaie gehiengoa edukitzeko, eta aldika EH Bilduk, Ahal Duguk eta PPk osatutako oposizioak susto bat edo beste eman die, azken aurrekontuekin gertatu legez. Gobernuko bi kideek apirileko hauteskundeetan lortutako emaitza onen proiekzioak diosku aukera handia daukatela hurrengo hauteskundeetan bien artean gehiengoa lortzeko, baldin eta «Sanchez efektua» baliatzen badute.

EAJko lehendakari Ortuzarrek bidali dio aste honetan mezu argia oposizioari, alegia, hurrengo bozketa garrantzitsuetan, 2020ko aurrekontuak alegia, bat egiten badute, hauteskundeak egon daitezkeela urtea bukatu baino lehenago.

Katalanekin batera?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.