martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Hutsegiteak egoera berezian

2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Eztabaida interesgarria zabaldu da gizartean COVID-19ak eragindako hildakoen senitarteko batzuek auzitara eraman dituztelako administrazioa eta hainbat zahar etxetako arduradunak.

Senitarteko horiek jarritako salaketen arabera, akusatuen zabarkeriagatik hil ziren pertsona horiek, alegia, ez zituztelako gauzak ondo egin, behar besteko neurriak hartu ez zituztelako, zeukaten adinagatik «hiltzen utzi» zituztelako... Egunotan jakin dugu Lombardiako fiskaltzakItaliako lehen ministroa eta beste bi ministro, Barne ministroa eta Osasunekoa, galdekatuko dituela erregio horretan hildako asko egon ziren bi herri «inguru gorrikoak» ez izendatzeagatik.

Hiru galdekatuek argitu beharko dute zer prozedurarekin egin zuten lan eta zer irizpideren arabera utzi zituzten bi herri horiek larrialdi eremutik kanpo. Deitze hutsarekin fiskaltza ari da iradokitzen bi herri horietan egondako heriotza kopuru handia bi herri horiek larrialdi eremutik kanpo utzi izanaren ondorioa izan litekeela. Kasu honetan, fiskaltzaren ekinbidea izan da, tartean hildakoen senideen salaketarik ez dagoela, eta bakarrik «informazioa jasotzeko asmoarekin». Italiako fiskaltza ezagututa, ikusiko dugu nola bukatzen den auzia.

Eztabaida soziala eta, era berean, juridikoa ere bada. Soziala, betebeharrak dauzkan administratzailearen eta eskubideak dauzkaten administratuen arteko harremanaz ari delako. Administrazio publikoak, erabaki okerrak hartuta, senidea galtzerainoko kalte larriak eragin dizkiela uste badute etxekoek, eskubidea daukate salaketa baten bidez epaileei galdetzeko huts egileek erantzukizun penalik ba ote daukaten. Pertsonak edo horien atzean dagoen estatuak.

Juridikoa ere bada eztabaida, egoera berezian gertatu direlako ustezko hutsegiteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.