martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Sanchezen kalkuluak

2018ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Legegintzaldia bukatu bitartean Espainiako presidente Sanchez etengabeko kanpainan arituko zen iritzia oso zabalduta egon da azken hilabeteotan. Ez zeukan zentzu handirik presidentetzara iritsi berritan hauteskundeetara deitzeak, boterean egonda erabakiak hartzeko eta komunikabideetan egunero ateratzeko aukerari uko egitea litzatekeelako.

Bi helburu jarri zizkion bere buruari Sanchezek. Lehendabizikoa, politika sozialen bidez, gobernu progresistaren itxura eginez, Podemosera joandako botoetako asko berreskuratzea, eta, bigarrena, eserleku igoera horren ondorioz Madrilgo parlamentuan daukan katalanmenpekotasuna indargabetzea. Botoetan igota, Sanchezen itxaropena da nahiko igotzea ez ibiltzeko hurrengo legegintzaldian gaur egun ERCk (9 eserleku) eta PDeCATek (8) eragozten dioten maniobrabilitaterik gabe.

Kataluniako prozesuko epaiketak, Gorenekoa batik bat, izango dira Sanchezek hauteskundeetara deitzeko orduan kontuan hartuko duen aldakietako bat. Sententzia ezagutu aurretik edo behin ezagututa komeni zaio deitzea? Sententzia gogorra bada, askok eta askok espero dutena beldurrez batzuk eta pozez besteak, Espainian eskuinetik irabaz lezakeena, ezkerretik galduko du. Podemosi botoa ematen dioten askorentzat erabateko abusua da hautetsontziak jartzeagatik horrelako zigorra ezartzea, eta, logika guztiarekin, Sanchezi leporatuko diote epaiketaren azken emaitza. Horrela gertatzen bada, sektore batzuetan, ezin izango du arrantza egin.

Katalunian ez du PsCk gora egingo sententzia gogor baten ondoren, urte askotako kartzela zigorrak eragotzi egingo diolako PsCri independentziazaletasuna indartu zenetik joan zitzaizkion botoa eskuratzea.

Noiz deitu orduan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.