Albistea entzun

'Conquistador del Caribe'-ren 18. denboraldia hasiko da gaur gauean ETB2n

Urtzi Urkizu -

2022ko urtarrilak 9

ETB2 katean ikusle daturik onenak bereganatzen dituen programa bueltan da. El conquistador del Caribe abentura reality-aren hemezortzigarren denboraldiak gaur hasiko du bidea, 22:30ean. Astelehen gauetan emango dituzte reality-aren atalak, uztailera bitartean, eta asteazkenetan eztabaidari eskainitako saioa emango dute.

Gailu eramangarrietarako aplikazioa sortu dute aurten. Bertan, telebistan ikusi ezin diren edukiak jarriko dituzte. Era berean, zenbait lehiaketa eta inkesta prestatuko dituzte. Tik Tok sare sozialean ere zabalduko dituzte aurten saioaren edukiak.

Aurreko denboraldian, programak %26,3ko batez besteko ikusle kuota bereganatu zuen; finala inoiz gehien ikusitakoa izan zen: %38,1eko ikusle kuota lortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nahia Valentzia izan zen iazko garailea, eta aurten kapitainetako bat izango da.

Halako oihartzuna izanik, sare sozialetan zenbait herritarrek kritikatu dute hirietan reality-a iragartzeko kartel erraldoiak jarri dituztela. Izan ere, ETBk ez du halakorik jartzen euskarazko programak iragartzeko. Conquistador-eko garaileak 20.000 euroko saria du; Baserria-ko bikote irabazleak, berriz, 6.000 eurokoa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritzako, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko eta EHUko ordezkariak, Ikusgelaren aurkezpenean, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Amaia Jimenez Larrea

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu

Juan Mari Arzak, BCCren ohorezko oroigarria hartuta, eta sukaldariz eta ikaslez inguratuta, atzo. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Arzak patroia, Arzak maisua

Enekoitz Telleria Sarriegi

BCC Basque Culinary Centerreko ohorezko patronatukide izendatu dute Juan Mari Arzak. Haren ekarpena eskertu dute, eta bere ezagutza partekatzeko izan duen eskuzabaltasuna goratu.

 ©BERRIA

Ohiko albisteetatik ihesi

Iker Tubia

Reuters institutuaren arabera, geroz eta jende gehiagok erabakitzen du gaurkotasuna albo batera uztea. Eragin psikologikoa, nekea, konfiantza falta eta ezintasun sentsazioa aipatu dituzte albisteetatik deskonektatu direnek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...