EPAIMAHAIAREN BALORAZIOA

2022ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
1. Beti bezala. «Kolorea», «dinamismoa» eta «bere estetika» nabarmendu ditu epaimahaiak. Esan dute 1930eko hamarkadako kartelen revival bat irudikatzen duela.
2. Emocion. (Emozioa). Kartelaren trataera grafikoa nabarmentzekoa dela uste du epaimahaiak, kubismoa, konstruktibismoa edo antzeko abangoardia mugimenduak gogoratzen baititu. «Konposizio oso itxia da; bertan, pertsonaren eta zezenaren bateratzea oso intentsua da».
3. Vuelta a la fiesta (Bestaren itzulera). Bere izaera «dinamiko» eta «atsegina» baloratu dizkiote epaimahaikideek, baita ematen duen mezua ere: «Elkarbizitza, aniztasuna eta berdintasuna».
4. 1087. Dakarren esanahia nabarmendu du epaimahaiak. «Barra horien atzean denek aurkitzen ditugu sufrimendu eta konfinamendu egunak». Egunak kontatzen dituen presoa gogorarazten du kartelak.
5. 2022. Kartela «oso sinbolikoa» dela esan dute epaimahaikideek: «Bizi izandako parentesia ageri du, eta nola bestak parentesi hori borratuko duen». Bere «aurkezpen minimalista» eta «kalitatea» ere baloratu dute.
6. Por fin de vuelta. (Azkenean, bueltan). «Soilik bi kolorerekin lortutako inpaktua» baloratu dute epaimahaiko kideek. «Besta konposizio anitz eta dinamiko batean sinplifikatzeko gaitasuna du».
7. Preparada. (Prest). Braulia erraldoien konpartsako amerikar erregina ageri da selfie bat egiten. Epaimahaiak nabarmendu du figura hori gizaki bihurtzeko manera, «ikuspegi ezberdin bat eskainiz». «Erabilitako elementu garaikideak, koloreek eta lengoaiak ikuspegi feminista bat eskaintzen dute».
8. Corre San Fermin. (Korrika, San Fermin). Entzierroa «modu dibertigarri eta inozo» baten bidez agertzeko gaitasuna nabarmendu dute epaileek. Urtearen zenbakiak zezenak dira, eta San Fermin letrak, korrikalariak. «Elementu horiekin jolasten, indar handia duen konposizioa lortu du».
9. Bendice la fiesta. (Besta bedeinkatu). «Apustu ausarta da konposizioari dagokionez, eta exekuzio soila kalitate artistiko handikoa da», aipatu du epaimahaiak. «Gaurkotasuna du marrazkiak: oso klasikoa da, baina oso modernoa aldi berean».
10. La fiesta somos todos. (Denok gara besta). Epaimahaiko kideek horrela azaldu dute afixa: «Infografia maisuki erabili du, eta irudiak indar handia du: jendearen bizipenez eta emozioez mintzo da, mapan bestaren puntu gorriak zabalduta».
BOZKETA
Hautaketan parte hartzeko, ezinbestekoa da Iruñean erroldaturik egotea. Hiru bide daude maiatzaren 4a bitarte botoa emateko: Internet bidez bozkatzeko, pamplona.es webgunean sartu behar da; telefonoz botoa emateko, 010 zenbakira hots egin; eta bozketan bertatik bertara parte hartzeko, Civivox zentro guzietan parte har daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.