ESANDAKOAK

2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
«Erabaki pertsonala da hartu duena, eta errespetatu egin behar da. Onena opa diogu Borja Senperri»

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

«Ez dut balorazio politikorik egingo, baina ez nau gehiegi harritu Senperren jakinarazpenak. Erabaki pertsonala da, eta errespetuz hartzen dut. Bere etorkizun profesionalean zorterik onena opa diot, gainera».

Eneko Goia Donostiako alkatea (EAJ)

«Politika pixka bat txarragoa izango da gaurtik aurrera; eta zure bizitza, dezente hobea. Merezi duzun zorte eta zorion guztia opa dizut».

Eduardo Madina PSE-EEko diputatu ohia

«Agerian geratu da PP noraezean dabilela, ez duela bere lekua aurkitu zentsura moziotik. Albisteak harritu nau, baina egia da egoera politikoa eta PPren diskurtsoa gero eta gutxiagotan uztartzen zirela Senperren politika ulertzeko moduarekin».

Eneko Andueza Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.