ALDAKETAK LEGEAN

2018ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Auzitegi Konstituzionalak baliogabetutako artikuluak dira eginiko aldaketa nagusiak.

2.4. artikulua

2016ko legea. «Urraketa egiaztatu ahal izango da legez kontrako egitate horien errealitatea aitortzen duten administrazio-ebazpenaren edo ebazpen judizialaren bitartez [...]. Bestela, zuzenbidean onartzen den beste edozein frogabideren bitartez, aurretik prozesu judizial bat egon beharrik gabe».

Aldaketa. Hau erantsiko da: «Legez kontrako egitateak egiaztatzeak betiere izan behar du jurisdikzio penalak jadanik ebatzitakoaren jakitun».

4.2. c) artikulua

2016ko legea. «Erakundeek [...] datu guztiak emango dituzte, eta egitateak argitzeko zein espedienteak ebazteko beharrezkoa den elkarlana ahalbidetuko dute, hala agintariekin nola teknikariekin».

Aldaketa. «Aginduen espresioak aldatuko dira, operatiboki ezinezkoa izan dadin intromisio oro [...] espedienteekin erlazionatuta egon litezkeen pertsonen eremu indibidualean».

14.1.artikulua

2016ko legea. «Espedientea [...] Balorazio Batzordera igorriko du, eta batzordeak agiriotan adierazitako egitate edo datuak benetakoak direla egiaztatzeko egin beharrekoa egingo du ofizioz».

Aldaketa. «Balorazio Batzordearen funtzionaltasunaren espresioa aldatuko da, ofiziozko jarduketei egindako deia ezabatzearren, eta argi gera dadin Batzordeak betiere ohorerako, errugabetasun-presuntziorako eta izaera pertsonaleko datuen babeserako eskubideak babestearen premisa saihetsezinarekin jarduten duela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.