Ekitaldi sorta, Ezkabako ihesa gogoratzeko

Berria -

2018ko martxoak 25
Maiatzaren 22an, 80 urte beteko dira 795 presok San Kristobal gotorlekutik ihes egin zutenetik. Haietako 206 tiroz hil zituzten mendian, eta 586 atxilotu egin zituzten berriz ere. Hiruk lortu zuten muga zeharkatzea. Gertakari hori gogoratzeko, hainbat egitasmo prestatu ditu Nafarroako Gobernuak. Besteak beste, mendiko ibilbide bilakatu du gotorlekuko presoek egindako ihesaldia. Ezkabatik Urepeleraino (Nafarroa Beherea), 53 kilometroko bidea egin zuten iheslari horiek. Udaberrirako, bestalde, 80. urteurrenari buruzko erakusketa bat zabaldu nahi dute. Hiru ardatzetan banatuko dute: kartzelaren historia eta hango baldintzak; presoen inguruan sortutako elkartasun sarea; eta ihesaldia bera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna