Madrilek dio Europak urruntzea baimentzen duela

2017ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
EH Bilduren idatzizko galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak azpimarratu du Europak baimentzen duela presoen urruntzea. Europako Parlamentuak urrian onartutako Bergeron txostena-ri buruzko iritzia eskatu dio koalizioak, eta PPren gobernuak azaldu du testu horrek jasotzen duena betetzen duela, Europako araudi eta hitzarmen guztiak bezala, eta hori hala dela bermatzeko barne eta kanpo mekanismoak dituela. Txostenak proposatzen du hurbilketa ahalbidetuko luketen neurriak hartzea, «salbu legearen ikuspuntutik justifikatuak diren arrazoiak baldin badaude». Bigarren puntu horri eutsi dio Madrilek, eta gogoratu du euskal presoak, baldintza batzuk betez gero, hurbilduak izan daitezkeela. Gaixo diren presoak askatzea ere gomendatzen du txostenak, baina gobernuak ez du azalpenik eman horri buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.