Macronen hiru gertuko, 'Benalla auzian' lekuko

2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Eliseoko idazkari nagusi Alexis Kohlerrek, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen kabinete zuzendari Patrick Strzodak eta kabineteburu François-Xavier Lauchek epaileen galderei erantzungo diete, Benalla auziaren harira; zehazki, Alexandre Benalla Macronen bizkartzain ohiak erabili zituen pasaporte diplomatikoei buruz aritzeko izango dira epaitegian, Eliseoak atzo baieztatu zuenez.

Benallak iragan irailean adierazi zuen Senatuko ikerketa batzordean Eliseoko haren bulegoan utzi zituela pasaporte horiek, baina gerora Mediapart eta Le Monde hedabideek jakinarazi zuten joan den abenduan erabili zituela; horren ostean, Benallak aitortu zuen berreskuratu zituela, eta horiek erabili zituela —Afrikako hainbat estatutan sartzeko, adibidez, nahiz eta ez zen Eliseoko langile.

Urtarrilaren 16an, Strzodak Senatuko batzordean adierazi zuen Benallak «ia hogei aldiz» erabili zituela dokumentu ofizial horiek. Bi egun ondoren, justiziak Macronen bizkartzain ohia inputatu zuen, pasaporteen «gehiegizko erabileragatik».

Benalla beste kasu batengatik ere dago inputatuta:hainbat manifestariri eraso egin zien iazko Maiatzaren Leheneko manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.