BIDEAREN DATU BATZUK

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Luzera: 190 metro ertzarako + 35 metro azken diedroa eskalatzeko.
Luze kopurua: Ertza, normalean, 6-7 luzeetan eskalatzen da.
Nork irekia: Jose Maria Peciñak, Jose Arrate eta Anton Saenz de Basagoitia 1951ko urriaren 21ean. Diedroa lehen aldiz eskalatu zutenaren informaziorik ez dut topatu.
Zailtasuna: V. Gandorra luzez-luze: 1ºL: IV (30 m.), 2ºL: II (25 m.), 3ºL: III+ (30 m.), 4ºL: IV- (30 m.), 5ºL: IV (25 m.), 6ºL: IV+ (20 m.) eta 7ºL: III (30 m.). Diedroko luzea: V (35 m.).
Orientazioa: Mendebaldea.
Ura: Larraitzeko iturrian hartu daiteke, baita, jaitsieran Oria iturrian ere.
Hurbilketa: Larraitzetik lasai joanez gero, ordubete inguru pasatuko dugu.
Jaitsiera: Ertzaren amaieran rappel lerro bat muntatuta badago ere, ohikoena Larrunarriko gailurrera igo eta ohiko bidetik jaistea izaten da.
Eramandako materiala: Hamar express zinta eta luzera ezberdinetako zinta-uztaiak bilguneak muntatzeko. Azken diedroan lau aseguru badira ere, ongi etorri daitezke tamaina erdiko friend batzuk.
Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 2 ordu eta 45 minutu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.