Galiziarrek ongietorria eman diote 'Nòs diario' egunkariari

urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Galizierazko Nòs Diario egunkaria atzo iritsi zen Galiziako kioskoetara, hizkuntza horretako komunikazio esparruan zegoen hutsune handi bat betetzera. Galiziako Gobernuaren politika demografikoa eta autobideetako ordainsarien igoera izan zituzten hizpide aurreneko zenbakian. Sermos Galiza aldizkariko kazetari eta diseinatzaileak daude lantaldean; talde txiki batekin hasi dira: hamabi kazetari, bi maketatzaile, argazkilari bat, zuzendariordea eta zuzendaria. Kolaboratzaile sare sendo bat dutela azaldu du Maria Obelleiro zuzendariak. Funtsezkoa da proiektuarentzat, era berean, 3.000 harpidedunen babesa. Egunkaria asteartetik larunbatera argitaratuko da paperean. Edizio jarraitua du www.nosdiario.gal webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.