Mikel Landa Donostiako Klasikoan izango da datorren astean

Iñaki Fernandez Guridi.
2021eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Ofiziala da Mikel Landaren (Bahrain) parte hartzea Donostiako Klasikoan. Atzo egindako aurkezpen ofizialean baieztatu zen, eta, beraz, murgiarrak bere lehen lasterketa izango du Italiako Giroan izandako eroriko larria eta gero.

Ez da euskal herritar bakarra izango: izan ere, egunotan Tokion diren arren, Ion eta Gorka Izagirre, eta Omar Fraile (Astana) ere Donostian izango dira, beren taldekide Alex Aranbururekin batera. Gainera, Mikel Nieve (BikeExchange) eta Ander Okamika (Burgos BH), Caja Rural, Euskaltel Euskadi eta Kern Pharmako partaideak izango dira gizonezkoen tropeleko gainerako euskal txirrindulariak.

Hautagai nagusien artean, Julian Alaphilippe (Deceuninck), Juan Ayuso (UAE), Bauke Mollema (Trek) eta Jonas Vingegaard (Jumbo) agertzen dira Bahrain taldeko arabarrarekin batera.

Emakumezkoetan, Ane Santestebanek (Mitchelton) aukerak izango ditu klasikoa irabazteko, bere taldekide Lucy Kennedy, Ellen Van Dijk (Trek) eta Eider Merinorekin (A.R Monex) batera. Laboral Kutxa, Bizkaia-Durango eta Sopela euskal taldeak ere Donostiako irteera lerroan izango dira hilaren 31n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.