AHOLKUAK

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
E.Coli izeneko bakterioa zenbait bitartekoren bidez transmititu daiteke, eta, ondorioz, gaixotasunak eragin ditzake. Egoera hori saihesteko, adituek zenbait aholku eman dituzte:

Elikagaiekin lotuta

Erdi gordinik jaten diren elikagaiak ondo garbitu behar dira; batez ere, barazkiak eta frutak. Lixiba tanta bat ere bota daiteke.

Haragia ondo egin behar da. Komeni da 70ºC baino gehiagoko tenperaturan egitea. Izan ere, bakterio zenbaiten transmisore izan daiteke haragia ere; esate baterako, listeria bakterioa ohikoa izaten da.

Elikagaiak tenperatura egokian mantendu behar dira.

Higienearekin lotuta

Edozein elikagai ukitu aurretik, eskuak ondo garbitu behar direla gomendatzen dute. Egunerokoan ukitzen diren objektu batzuk bakterioaren tranmisiorako mekanismo bilakatzen dira.

Urarekin lotuta

Bainu guneei dagokienez, bainua debekatuta egonez gero, ez sartu uretan.

Edateko urari dagokionez, bestalde, tratatuta dagoen ura edan; edo, bestela, ziurtatu garbia dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.