Albistea entzun

UHINETATIK TIRAKA

Arratoiak barkutik ihes

Xabier Lasa -

2018ko ekainak 10

Kazetari omen. Chani Perez Henaresen kasua paradigmatikoa zaigu jainkotutako pertsonaiez osatutako Espainiako panorama mediatikoa ulertzeko. RTVEko iritzi emaile omnipresentea izan da beti, irrati zein telebistan goiz-gauetako tertulietan. RTVE mauka ederra izan da gizonarentzat. Etxe horretara psikoanalistarengana bezala joan izan da beti, bere fobia eta filiak adieraztera; ahoa ireki aldiko 150 euro poltsikoratuz, gainera. Bada, Sanchezen garaipena jakin bezain pronto, RTVE utziko duela agindu zion Miguel Angel Dominguez esatariari (RN1, 24 horas). Zortzi minutuz zuzenean eztabaida eduki zuten, eta bertan, egolatria eta kontraesana biak batera kazetari batengan pertsonifikatu ziren. Nazka ematen omen dio Espainiako kazetaritzak, sektarioa delako eta deklaratibitisaren eta agitproparen gaitzak jota bizi omen delako. Iradoki zuenez, bera da kazetari zintzo bakanetakoa mundu okaztagarri horretan. Dominguezek, harrituta, galdetu zion bere irratsaioa eta RN ere analisi horretan sartzen ote zituen. Eta hark erantzun ezetz, baina lehentxeago egin zuen elkarrizketa sektarismo horren adibidea zela...

Garciaren egiak. RN1n bertan, Ciudadano Garcia esatariak (Esto me suena, 15:00-18:00) lankidearen alde jardun zuen biharamunean, zera erantsiz: «Zenbait arratoi mugitzen hasi dira; maila pertsonalean ezer onik ez zeukan Henares, esaterako». RN1eko esatariek urte mordoa daramate eskuin-eskuineko tertuliak zuzentzen, txintik esan gabe. PP agintetik at geratu ez balitz, Garcia ezer esatera ausartuko ote zen?

Bi mundu. Bezperan zendu zen Manex Pagola euskal kantari eta idazlea gogoan eduki zuten ostiralean, 08:00etako albistegian, Faktoria-n; kantuan jarri ziguten, eta bere biografia laburki aipatu. Sanchez, CIE-Automotive eta IBEXa, Kanadako Gailurra, Baskonia, Eibarko hiru jokalarien aurkako auzia... Berriak indartsu zetozen, baina gorde zuten tokia merezimenduzko aipamena egiteko geure historia soziala eta kulturalaren eratzaileetako bati. Ordu berean, REko albistegian ez ziren gogoratu harekin. Albistegi horretako egileek akaso ez zuten jakingo Pagola zein zen, zer garrantzi eduki zuen euskal kulturan. Egiazki, etxe berean jaio eta bizi arren, bi irrati senideen albistegiek, sarri, bi mundu bereiziak dirudite euskara eta euskal kulturako gaiak ukitzeko orduan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jon Eiherabide musikaria, bere disko-liburuaren atzean ezkutatuta. ©GUILLAUME FAUVEAU

«Liluratu nau ipuin zaharretako magiak»

Ainize Madariaga

Milaka urteko ipuin magikoari rap mozorro modernoa beztitu dio Jon Eiherabidek 'Hamalau' disko-liburuan, Xabier Sagarzaren ilustrazioek lagundurik. Kondairak oroitarazten du hartza dela «gure» arbasoa.
Anartz Zuazua aktorea, aurrean, eta Itziar Ituño, atzean, bigarren denboraldiaren grabazioan. ©ULU MEDIA

Bigarren soinu olatua, heltzear

Jakes Goikoetxea

Astelehenean entzun ahalko da 'Artxipelagoa' podcastaren bigarren denboraldiko lehen atala

Gripearen txertaketa kanpaina batean erabilitako txertoak, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Gripearen txerto unibertsala lortzeko bidean

Iker Tubia

Ezagutzen diren gripearen bertsioei aurre eginen dien txertoa lortzeko ikerketek emaitza onak eman dituzte karraskariekin eta hudoekin egindako probetan. RNA mezulariaren teknika erabili dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...