Albistea entzun

Erretretaren erreformaren aurkako mobilizazio jendetsua espero da gaur Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko urtarrilak 19 - Baiona

Sindikatu guziak batuta agertuko dira gaur Baionako karriketan. Mobilizazio jendetsua espero da Frantziako Gobernuak aurkeztu duen erretreten erreformaren kontra, eta zenbait zerbitzutan gorabeherak izanen dira. 10:30ean abiatuko da manifestazioa, Lan Burtsatik. CDFT, CGT, FO, CFE CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSUren artean osatu dute intersindikala Pirinio Atlantikoetako departamendu mailan. LAB ere batuko da Baionako mobilizaziora, eta ELBk eta EH Baik ere deitu dute parte hartzera.

«Banaketan oinarritutako erretreta sistema ez dago arriskuan. Ezerk ez du justifikatzen hain erreforma bortitza», adierazi dute sindikatu nagusiek ohar bateratu batean. Salatu dute Frantziako Gobernuarekin izandako elkarrizketetan erretretak finantzatzeko proposamen bat baino gehiago egin zituztela, baina ez dutela horietako bakar bat ere serioski aztertu nahi izan. «Erreforma honek bete-betean joko ditu langileak», deitoratu dute. LABen hitzetan, «interes kapitalistei bakarrik erantzuten dien gobernu liberal baten hautu politikoa da». Erretiro adina 60 urtera itzultzeko eskatu dute, 37,5 urte sarirekin eta gutxieneko soldataren heineko pentsioarekin.

Gorabeherak zerbitzuetan

Sindikatu guziek deitu dutela kontuan hartuta, gaurkoa greba mugimendu jendetsua izanen dela aurreikusi daiteke. Horiek horrela, hainbat zerbitzutan trabak izanen direla iragarri dute.

Garraioari dagokionez, trenbideetan izanen du eragin handiena: Akitania Berria eskualdean, TER eskualde trenen hamarretik bat baizik ez da ibiliko; tren lasterrei dagokienez, bostetik bat ibiliko da. Miarritzeko aireportuan hegaldi bakarra utzi dute bertan behera oraingoz, baina abisatu dute posible dela gorabehera gehiago ere izatea, kontrol dorreetako langileek ez baitute obligaziorik lehenago abisatzeko greba eginen duten ala ez. Autobusei dagokienez, Euskal Hirigune Elkargoaren Txik Txak sarearen ordutegiak egokitu dituzte, eta Baionako eta Miarritzeko hiri barneko joan-jinkariak bertan behera utzi dituzte.

Euskal Elkargoak kudeatzen dituen hainbat haurtzaindegik ez dute haurrik hartuko gaur, eta beste batzuetan zerbitzuak murriztu dituzte. Era berean, Ipar Euskal Herriko ikastetxe zenbait ere itxiko dituzte grebaren eraginez, eta beste batzuetan zerbitzu murriztuak ezarri dituzte.

Baina bestelako gorabeherak ere espero daitezke gaur eta ondoko egunetan: CGT sindikatuak erretreten erreformaren alde diren parlamentarien bulegoetako elektrizitatea mozteko asmoa ere agertu du, adibidez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©RAYNER PEÑA / EFE
Gazte bat negutegian letxugak ekoizten. ©Aritz Loioa / FOKU

Hamar urtean 1.500 baserritar berri beharko ditu Bizkaiak

Ibai Maruri - Bizkaiko Hitza

EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du gaur, Derion. Uste dute sektorearen etorkizuna bermatzeko jende gaztea baserrira erakarri eta ekoizpen eredu agroekologikoa lehenetsi behar direla.

Langileen batzordeko Alfredo Morales, Raul Portillo, Carlos Zalduendo, Igor Peñalver eta Oscar Añorbe. ©JESUS DIGES / EFE

Sindikatuek azaldu dute 600 lanpostu «jokoan» direla VWen

Joxerra Senar

Taldeko zuzendaritzarekin bildu nahi dute azal dezan zergatik jarri nahi duen bateriak muntatzeko fabrika Iruñetik at

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...