Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Ofentsiba Iparraldetik

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Egun mugituak izaten ari dira Iparraldeko hainbat jenderentzat, eta, dirudienez, mugituak izaten jarraituko dute. Seaskak itxialdia egin zuen joan den astean brebeta euskaraz egiteko eskubidearen alde. Poliziak bortitz hartu zituen, baina ez zuten etsi, harik eta Euskal Elkargoak euskarazko azterketak zuzentzeko konpromisoa hartu zuen arte. Eta Seaskakoak bakarrik ez, eskola publikoko gurasoak ere borrokan dira: atzo Ortzaizeko eskola publikoa okupatu zuten, murgiltze eredua eskatzeko.

Bakegileek, berriz, «tentsioa» sortzeko apustua egin dute, eta halaxe jakinarazi, oso ohikoa ez den moduan. Iragarri egin dute zein egunetan sortu nahi duten «tentsioa». Ipar Euskal Herria blokeatu nahi dute traktore, adreiluzko pareta, bidoi eta abarrekin. Blokeoarekin eten nahi dute blokeoa. Parisek presoen auzian hartu duen ez atzera eta ez aurrerako jarrera mugitu nahi dute, tentsioaz. Ion Parot eta Jakes Esnalen kasuetan keinuren bat behintzat espero zuten, baina ez da halakorik gertatu. Baina ez dira konformatu. Ez dute etsi.

Bestea mugiarazteko norbera tokiz aldatzea bezalakorik ez dago. Eta Iparraldean ofentsiba abiatu dute. Parisen eragitea dute helburu nagusi, baina Hegoaldean ere eragingo du, eragin behar luke, zer pentsa eman. Indarrak nora bideratu. Zer egin, nor mugitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.