HEMEROTEKA

G7 kanpora!

Jakes Bortairu - Argia

2018ko irailak 20
Nola pozten ahal da Biarritzen G7 biltzeaz? Nola pozten ahal da handimandien etorreraz? Nola txalotu Trump bezalako buruzagi ero baten bisita, klima aldaketa ukatzen duena, diskurtso arrazista garatzen duena, gerla komertziala sustatzen eta nazioarteko tentsioak akuilatzen dituena? G7 Biarritze herriarentzat erakusleihoa izan daitekeela sinestaraztea gezur lotsagarria da. Gailur horrek ekartzen duena aski ezaguna da alta: militarizazio eta setio egoera, herritarren joan etorrien mugatzea, eskubideen behin behineko murrizketa (manifestatzeko eskubidea adibidez). Hori guztia udako sasoiaren azken asteburuan, oporretatik bueltatze operazioa hasten den momentuan eta azken urteetan ez bezala, isolatua ez den zonalde urbano batean. G7 Biarritzen biltzea onartu eta laudatu dutenak hain segur damutuko dira.

G7 historikoki inperialismoaren iturria izan diren herriak biltzen ditu. Talde hertsi eta esklusiboa da [...].

[...] Jendarte zibilaren funtzio nagusietarik bat da hauteskundeetarik kanpo, herriaren boza entzunaraztea, gobernuek, demokratikoki hautaturik ere, gaizki egiten dutena edo egiten ez dutena salatzeko, egin beharko luketena aldarrikatzeko.

Gainera datorren urteko G7-k berezitasun bat izanen du: ukatua, zatitua eta bere burujabetza aldarrikatzen duen herri batean iraganen da, Euskal Herrian. Lurralde honetan borrokarako grinak, sistemari erresistentziak eta elkartasunak bizirik diraute eta alternatibak sortzeko esperientziak ugari dira.

Gailur horrek interpelatzen gaitu beraz, nahita nahiez, tokiko agenda politikotik haratago, herritar gisa, ezkertiar gisa, abertzale gisa, ekologista gisa, antikapitalista gisa…

Bada zer hauta.

Besoak gurutzaturik ezin egon. Mobilizatu beharko dugu indar handiz. Estatu nagusi horien politikak salatzeko eta berehalako neurriak exijitzeko arloz arloko arazoei buru egiteko: desberdintasun sozialak, klima aldaketa, arazo ekologikoak, paradisu fiskalak, migranteen kontrako politikak…

Bai eta kapitalismotik haratago, beste logika, lehentasun eta alternatibak aldarrikatzeko eta Herrien autodeterminazio eskubidea defenditzeko ere.

Euskal Herri osoko herri mugimendu, sindikata eta ezkertiar alderdiek badute zer pentsa eta zer egin, G7 Euskal Herrian bestelako mundu baten urgentzia aldarrikatu eta erakusteko parada izan dadin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna