San Mameseko arkua zatitu eta gorde egingo dute harekin zer egin erabaki arte

2013ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
San Mames zaharra eraisteko lanak bihar bertan hasiko dira, eta ahalik eta bizkorren amaitzen saiatuko dira, estadio berriaren lanak ez oztopatzeko. Dena den, hilabeteak beharko dira hondakin arrasto guztiak jasotzeko. Arku ospetsuak, baina, trataera desberdina izango du, eta estadioaren ikur zena indultatu egingo dute. Azken urteetan eztabaida egon da arkuarekin zer egin erabakitzeko, eta zubi bat egiteko eta guzti egin daitekeela proposatu duenik ere izan da. Oraindik erabakitzeko dago zer egingo den 200 tonako altzairuzko egiturarekin, baina dagoeneko jakina da piezaka desmuntatu eta gorde egingo dutela erabilera jakin bat aurkitu arte. Arkua 1953. urtean eraiki zuten, San Mameseko harmaila nagusiko teilatuari inolako zutaberik gabe eutsi ahal izateko. Garai hartan aurrerapen tekniko handia zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.