Albistea entzun

«Zinez» engaiatzera deituak

Proiektu alternatiboetan parte hartzeko eta horiek sostengatzeko proposamena eginen diete herritarrei, bihar eta etzi Baionan iraganen diren Alternatiba egunetan. Zazpi desafioko zerrenda bat eskainiko diete herrixkara sartuko diren guziek, arloz arlo, engaiamendu zehatzak har ditzaten.
Frantzian eta beste herrialde batzuetan ibili ondotik, herenegun Maulera iritsi zen Alternatiba itzulia. Bihar izanen da azken etapa, Miarritze eta Baiona artean.
Frantzian eta beste herrialde batzuetan ibili ondotik, herenegun Maulera iritsi zen Alternatiba itzulia. Bihar izanen da azken etapa, Miarritze eta Baiona artean. JOANES ETXEBARRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2018ko urriak 5 - Baiona

Esperantza eta ekintzarako garaia da». Horrela laburbildu zuen Txetx Etxeberri Bizi mugimenduko koordinatzaileak aurtengo Alternatiba egunetako helburua, eta hori izanen da igande arratsaldean eginen duten ekitaldi nagusiaren leloa ere. Bihar eta etzi izanen da Alternatiba Baionan, eta egitarau oparoa prestatu dute. Frantzian eta beste herrialde batzuetan ekainetik hona bizikletaz ibili ondotik, larunbatean iritsiko dira Lapurdiko hiriburura, eta mezu argia helarazi nahi diete herritarrei: engaiamenduak hartu eta ekintzara pasatzeko garaia iritsia da. «Alternatibetan aktiboa den herri bat badela erakutsiko dugu; egitura aktiboetatik herritar aktiboetara pasatu behar gara. Helburua hori da: eskalaz aldatzea kolpez; eta egingarria da», erran du Txomin Povedak.

Alternatibak ikertzen ari den doktoregaia da Poveda, eta aktiboki parte hartuko du Alternatiban; herritarren engaiamenduak biltzeko ardura izanen du bi egunetan. Formulario bat banatuko dute herrixkaren sarreran, eta bertan, zazpi arlotako desafioak proposatuko dituzte. Energiaren arloan adibidez, Enargian, Goienerren, ala Frantziako Enercoop kooperatiban sartzea proposatua zaie herritarrei. Aurrezkia bankuetan edo lurraldetik kanpoko egituretan ezarri ordez, hemengo egituretan inbertitzea proposatua da ere. Euskal moneta garatzea ere helburu bat da, ekonomia birtokiratzeko; herritarrak euskal moneta erabiltzera bultzatu nahi dituzte, asteburu honetatik aitzina milioi bat eusko izan daitezen zirkulazioan. «Oraindik, anitz eskas da, baina egingarria da», Povedaren ustez. Etorkinei harrera eskaintzen dieten elkarteei sostengua erakustea da beste engaiamendu bat, izan ekonomikoki, ala elkartearen jardueran parte hartuz. Azkenik, elikadura eskuratzeko zirkuitu laburrak hobestea eta herritar erosketa taldeetan parte hartzea proposatua da.

Herritar bakoitzeko gutxienez hiru engaiamendu hartzea nahi dute antolatzaileek. «Zinezko aldaketa bat eragin nahi dugu». Kutxa batean engaiamendu formulario guziak bilduko dituzte, eta, egu osoan, hartutako konpromiso kopuruaren berri emanen dute. Heldu den astetik aitzina, engaiamenduarekin lotutako taldeei pasatuko dizkiete datuak, konpromisoa hartu duten herritarrekin harremanean ezartzeko. «Ez da atxikimendu soil bat; zinezko engaiamendua hartzeko eskatzen dugu».

Eskema aldaketa

Aldarrikapen bati ematen zaion aterabidea da alternatiba bat, Povedak ematen dion definizioaren arabera. «Kapitalismoaren edo energia nuklearraren kontrakoa izan naiteke, eta hori adierazteko molde andana ditut, politikoki, eta abar. Horiek dira errepertorio klasikoko mobilizazioak. Aldiz, horren aterabidea muntatzen badut, I-Ener sortu eta nire zerbitzu propioa ezartzen badut energia berriztagarria tokian toki ekoizteko, zinezko burujabetza batera iristeko bidea da. Ekintza kolektibo bat da, non ekintza horren materializazioa den aterabidea sortzea. Eta ez bakarrik aldarrikapenaren adierazpenean egotea».

Mobilizazio klasikoetan, aldarrikapenak arduradun politikoei helarazten zaizkie, Povedaren arabera, haiek eman dezaten aterabidea. «Aldarrikapen eskema batean egotea da, eta pentsatzea, aterabidea gainetik etorri behar dela, arlo politikotik. Alternatibak sortzean, bai kolektiboki eta baita norbanako gisa ere —norberak bere etxean bere praktikak aldatzen dituenean—, ez da baitezpada arlo politikoaren menpekotasunik: gauzak aldatu behar dira, beraz hemen eta orain aldatuko ditut, eta kito! Ez dut eskatzen, egiten dut». Povedaren iritziz, gisa horretara, ohiko ereduak herritarrez eta diruz husteko aukera dago, kolektiboki sortutako beste eredu bat elikatzeko, lanpostuak sortzeko. «Pixkanaka terrenoa irabaztea da. Bada egiazko eraldaketa bat; zehatza da».

«Argindarrak ere badu muga bat Hendaia eta Irun artean»

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zumaian (Gipuzkoa) eguerdian egin dute ziztadak gaitzesteko elkarretaratzea. ©Urola Kostako Hitza

Eraso matxistak salatu dituzte Donostian, Gasteizen eta Algortan

Berria

Donostian lau emakumek ziztadak salatu dituzte, eta Zumaian eta Algortan banak. Elkarretaratzeak egin dituzte hiru leku horietan erasoak gaitzesteko. Donostian, gainera, gizon bat atxilotu dute bere bikotekideari laban batekin eraso egiteagatik.

XEEK taldeak Maulen ezarri duen afixa bat, atzoko protestarako. ©G. FAUVEAU

Espekulazioaren kontra protesta egin dute Maulen

Oihana Teyseyre Koskarat

Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute manifestazioa, eta salatu dute kostaldean dagoen etxebizitzaren krisia Zuberoara heltzen ari dela

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Ilustrazioa: Eider Eibar. ©

«Utopien funtzioa energien aktibazioa da»

Jon O. Urain

Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...