SUBROGAZIO ESKUBIDEA

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
ZER DA?

Kontratatzaile aldaketa bat dagoenean, berriak bere gain hartu behar ditu aurreko kontratatzaileak bere langileekin hitzartuak zituen betebehar eta baldintza guztiak. Bereziki, azpikontratetan du eragina subrogazioak. Enpresa itun batek jaso dezake subrogazio eskubidea, baina, enpresa biak lotzeko —nagusia eta azpikontratatuta—, sektore hitzarmena da berme bakarra.
Bestalde, subrogazioa ez da enpresa nagusiaren lan baldintza berberak ezartzea langile azpikontratatuei. Eskubideak parekatzea da hori, eta sektore hitzarmen batzuetan jasotzen da.

MOTAK

Enpresen segida. Subrogazio modu klasikoa. Langileen Estatutuaren 44. artikuluaren arabera, enpresa batean jabetza aldaketa ematen denean, kontratatzaile berriak bere gain hartu behar ditu langileak eta beren eskubide guztiak. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren arabera, baina, kasuan-kasuan aztertu behar da segida dagoen ala ez eta, beraz, jabe berria subrogaziora behartuta dagoen ala ez.
Hitzarmenezkoa. Sektoreko hitzarmenean jasotzen denean langileen subrogazioa bermatu behar dela.
Zerbitzuen amaiera. Azpikontratari kontratua amaitu eta berria egitean, enpresa horrek eta berriak berriz kontratatu behar dituzte beharginak, eta lan baldintza berberetan. Hori bermatzeko, sektoreko lan hitzarmenean jaso behar da; funtsean, hitzarmenezko subrogazioa litzateke.
Administrazioa. Azpikontratazio agirietan azaldu behar da subrogazio eskubidea.

ERAGIN NAGUSIAK

Kontratatzaile berriak lan baldintzak mantendu behar ditu, baina batzuk alda ditzake: soldatak eta lanegunak, adibidez. Hala eta guztiz ere, ezin du sektoreko hitzarmena urratu.
Langileak ez ditu antzinatasuna eta kategoria galtzen; ez da hutsetik hasten.
Langile subrogatuaren kaleratzea bidegabekoa da.
Langileak ez du kitatze agiririk edo ordainketarik jasotzen kontratu aldaketan.
Aurreko kontratatzaileak ordaindu behar ditu langilearekin zituen zorrak, subrogazioaren aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.