Haur eta gazte literatura. 'Iluneko argi'

Erroak

Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Raquel Catalina. Argitaletxea: Ibaizabal.

2019ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Adiskide batek liburu hau bi hitzetan deskribatzeko eskatuko balit, ipuin hunkigarria dela esango nioke. Baina hau egunkari serio bat da, eta iritziak ezin dira argudiatu gabe esan. Horregatik esango dut hamar atalez osatutako narrazio lineala dela, pertsonaia gutxirekin osatutako trama bat aurkezten digula, eta soziala dei datekeen etiketarekin sailkatzeko modukoa dela.

Izan ere, protagonista, Herme, gizon jubilatu zahar samarra da, bihotzekoa izan zuenetik goizean goiz paseatzera irteten dena. Bere ibilbidean parke bat dago, eskola baten atarian, eta errutinak neskato batekin egunero gurutzatzea eragiten du.

Honi guztirari gehitu iezaiozu Hermek arbolei ipuinak kontatzen dizkiela (bosten bat liburuan zehar), eskolako atezainak begitan hartuta duela, eta arrebak bizilagun alargunarekin enparejatu nahi duela... Eta liburuaren muina azalduta gelditu da.

Kontakizunak elkarrizketa asko ditu —erritmoa ematen diotenak—, baina giro sosegatua pizten du irakurlearengan.

Berdin balio du irakurle-zaletzen ari diren bakarlarientzako, zein ahoz gorako irakurketa maite dutenentzako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.