Jose Miguel Nuin. Ezkerrako parlamentaria

«Lehen mailako ardura postua izatea egokitzen bazait, lasai aurre egingo diot»

IDOIA ZABALETA / FOKU.
joxerra senar
Iruñea
2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Bost legealdi egin ostean, klasiko batek agur esango dio ganberari.Jose Miguel Nuin Ezkerrako parlamentariak (Iruñea, 1968) ez ditu maite agurrak, atrila «posizio politikoak finkatzeko» delako.

Nola bizi duzu azken eguna?

Normaltasunez eta naturaltasunez ikusten dut. Politikaren lehen lerroa utziko dut. Zikloak hasi eta bukatu egin behar dira.

Asko aldatu al zara urteotan?

Ez dut uste. Eskarmentua eta ezagutza hartuz zoaz, baina ez dira aldatu politikan sartu nintzeneko ametsak eta helburuak, erakunde batean egoteko oinarrizko konpromisoak. Berdin pentsatzen dut.

Eta gizartea bera?

Nafarroako gizartea asko aldatu da; gauza askotan, onerako. Lotura handiago da egun gizarte gaiekiko lehentasuna duten proposamenekin edo Nafarroa pluralaren aldeko alderdiekin. Hori da 2015eko aldaketaren funtsa.

Zure aurretik, beste hainbat politikarik agur esan dute.

Eraberritzea garrantzitsua da, baina baita eskarmentua izatea ere. Alderdi batek biak zaindu behar ditu. Azken finean, jasotako ezagutza historiko hori guztia esperientziaren bidez azaltzen da. Ez ditut kritikatzen euren karguei eusten dieten alderdiak. Nire kasuan, gogoeta baten ostean, ondorioztatu dugu hobe dela pauso bat atzera egitea.

Eta orain zer?

Ez dut politika utziko. Ezker Batuko militante izango naiz, Ezkerraren barruan jarraituko dut, eta nire kideei lagunduko diet. Etorkizunean, alderdian edo Nafarroako politikan lehen mailako ardurak edukitzea egokitzen bazait, lasaitasunez aurre egingo diot. Normaltasunez ikusi behar dira aldaketok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.