Independentzia hautatzea, ICV-ko kideen esku

2014ko urriaren 1a
00:00
Entzun
ICVk askatasuna emango die militanteei kontsultaren bigarren galderan. Lehenengo galderan baiezkoaren alde egingo du alderdiak. Hau da, Kataluniak estatu propio bat izateko bozkatuko du azaroaren 9an. Baina bigarren galderan militanteek boto askatasuna izango dute. Katalunia Espainiatik bereiztea nahi duten alderdikideek berek erabakiko dute. Dolors Camats ICVko koordinatzaileak alderdiaren pluraltasuna nabarmendu du: «Besteek ez bezala, gure barne desberdintasunei balioa ematen diegu». Batzar Nazionalak adostu du erabakia, eta militanteek berretsi beharko dute hurrengo bi asteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.