TIGRE ELTXOA

2016ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Aedes albopictus izenez ezagutzen dute zientzialariek, baina, marraduna dela eta, tigre eltxoa izenarekin da ezagunagoa. Hona hemen intsektu horren ezaugarri nagusiak:

Asiatik mundura barreiatu da. Jatorriz Asian zegoen eltxo hau, baina Afrikan, Amerikan eta Europan zabalduta dago gaur egun. Ingurumenaren babesaz arduratzen diren talde askok ohartarazi dute espezie inbaditzaile gisara egin ditzakeen kalteez, eta kontrol neurri asko daude martxan.

Eritasunak transmititzen ditu. Hainbat infekzioren bektore izaten da tigre eltxoa: denge, chikungunya eta zikarena, besteak beste. Ziztaden bidez hedatzen ditu birus horiek. Emeek egiten dute zizta.

Zuri-beltza da. Bularraldean eta sabelaldean ezaugarritzen duten marrak ditu: zuriak eta beltzak. 5-10 milimetro izaten ditu eltxoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.