Ezpeletatik itzuli bat, agintarien bikotekideentzat

2019ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Brigitte Macronek anfitrioi lanak eginen ditu, atzoz geroztik, Melania Trump, Akie Abe, Malgorzata Tusk eta G7ko zein nazioarteko beste agintari batzuen bikotekideentzat. Macronek programa paralelo bat antolatu die, eta gaur goiz-eguerdi partean bisita bat egitekoa dute Ezpeletara (Lapurdi). Piper zaporeko txokolate beroa emanen diete dastatzeko. Pilota partida bat ere jokatuko dute haientzat, eta abesbatza batek zenbait kantu entseatu ditu, herriko elizan haien aurrean emateko. Herriko aparkalekuak hetsita izanen dira, segizioari leku egiteko. Ezpeletatik Kanbora joatekoak dira ondoren, otordu baten egitera. Arnaga jauregian, ETA desegin osteko nazioarteko konferentzia egin zuten leku berean, emanen diete jaten, gauean Miarritzera itzultzeko, afaltzeko tenorerako. Astelehenean, berriz, surflari batzuekin mintzatzeko topaketa bat antolatu diete Euskaldunen Hondartzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.