Rayo: «Gure filmean, Natura da paisaia eta protagonista»

Imanol Rayo, Iruñean, Ignazio Loiolakoa zauritu zuten lekuan. J. MANTEROLA / FOKU.
begona del teso
2021eko irailaren 15a
00:00
Entzun
Zuzendariaren ustez, «Iñigok badu Barojaren pertsonaia askoren ezaugarri gardena: akziozko gizona da. Armetan jarria. Derrepentean, bizitza eten egiten zaio». Zauriturik dagoela, egunak bere etxean mugitu ezinik pasatu behar izan zituela ekarri du gogora. «On Kixotek bezala, zalduneriaren nobelak irakurtzen zituen. Baina, egun batean, koinatak Vita Christi eta Santuen bizitzak luzatzen dizkio. Denborak eta irakurketak aurrera egin ahala, San Frantzisko hartzen du eredu. San Frantziskok Natura maite zuen. Horrexegatik, gure filmean, Natura da paisaia eta protagonista».

Rayok ohartarazi du filmean «garrantzi ikaragarria» duela eremuz kanpo gertatzen denak, edo ikusleak gertatzen dela pentsatzen duen horrek. «Izan ere, gure pelikula ikusten ez den espazioan sortzen da, gorpuztu egiten da».

Gaineratu duenez, «munduko kamera onenekin» filmatu dute lana. «Bai, zeluloidean egindako zinemaren nostalgiaz blai gara, baina, egiari zor, zeluloidean ezingo genioke eutsi hamalau minutu dirauen plano horri».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.