Irudia. Donostia

'La cabina' Beldurrezko Asteko afixan

IÑIGO ROYO.
2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Carlos Areces aktore espainiarra da datorren urriaren 29tik azaroaren 5era egingo duten Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearen karteleko protagonista. Antonio Mercerok zuzendutako La cabina (1972) film ertaina omendu dute afixan, Areces Jose Luis Lopez Vazquezen larruan jarrita. Argazkia Alberto Moragok egina da. Areces «erreferentziazko» aktorea da, antolatzaileen ustetan: La hora chanante (2002-2006) kultuko telesaioan aritu eta gero, zineman hasi zen lanean, eta ospe handiko zenbait zuzendarirekin jardun izan da geroztik: Pedro Almodovar, Alex de la Iglesia, Jose Luis Cuerda eta Fernando Truebarekin, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.