Abusuak ikertzeko eskatu dute Bilboko alderdiek

2019ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek adierazpen bat onartu dute Deustuko salestarren ikastetxean salatutako sexu abusuen harira. Biktimei, senideei eta hurbilekoei udalaren eta hiriaren «babesa, estimua eta elkartasuna» adierazi diete. Era berean, abusuak salatzean agertutako adorea eskertu nahi izan diete. Adingabeen eta antzeko kolektibo kalteberen kontrako erasoak gaitzetsi dituzte.

Bilboko Udalak «baliabide guztiak» jarri ditu biktimen esku. «Beharrezkoa den arreta egokia eskaintzen diegu, eta horrelako kasuetarako aurreikusten diren protokoloak aplikatuko ditugu». Azkenik, auzian eskumena duten erakunde eta instituzioei dei egiten diete dagokion ikerketa egin eta «ekintza egokiak» bultza ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.