BESTE BATZUK

2015eko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Giltzarri nagusiez aparte, badira beste neurri ugari hitzarmenean. Hona hemen nagusiak:

Autonomia. Nafarroako hezkuntza sistemak «egitura eta antolaketa autonomia nahikoa» lortzeko asmoa agertu dute, hezkuntzako arauak Nafarroaren beharretara egokitzeko. «Eztabaida politiko eta soziala irekiko da».

Sexu bereizketa. Lege bat bada sexuaren arabera bereizten duten eskolekin itunak egitearen aurkakoa. Hori betetzeko asmoa daukate, betiere «segurtasun juridikoa» bermaturik.

Liburuak. Doakotasun sistema aztertuko dute, «ekitate irizpideen arabera». Beste material batzuentzat bekak izango dira.

Erlijioa. Eskoletan erlijio konfesionala ez emateko bide legalak aztertuko dituzte. «Horrek ez du kanpoan utziko izate erlijiosoaren ikasketa eta erlijioena curriculum horren barruan».

Bekak. Sistema «erreformatu» egingo dute, «ikuspegi sozialagotik». Xedea: «Hezkuntza administrazioek bultzaturiko jardun eta zerbitzu osagarri guziak denentzat eskuragarri egotea».

Parte hartzea. Nafarroako Eskola Kontseiluaren egitura aldatuko dute, «parte hartze pluralagoa bermatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.