EBk Errusiako ikatzari blokeoa ezarriko dio gaur

2022ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
EB Europako Batasuneko estatu kideek ezingo dute Errusiako ikatza inportatu gaurtik aurrera. EBko herrialdeek apirilean sinatutako bost zigorretako bat da, eta 120 egun iraungo du ikatzaren blokeoak. Moskuren ekonomia ahultzea da zigorraren helburu nagusia, eta, Europako Batzordearen arabera, 7.750 milioi euro galduko ditu.

Bestalde, aste honetan Washingtonek laguntza ekonomiko zein militarrak eman dizkio Kievi, eta atzo iragarri zuen beste 85.800 milioi euro emango dizkiola lehertu gabeko minak dituzten edo bonbardatuak izan diren eremuak garbitzeko, AEBetako Estatu Departamentuak jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.