BALKANETAKO BIDEA

2019ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
2014
Abendua. Frontexen arabera, urte osoan Asiako eta Afrikako 43.000 migratzaile sartu ziren Mendebaldeko Balkanetatik EBra «legez kanpo».

2015
Ekaina. Hungariak jakinarazi zuen hesi bat eraikitzen hasi zela Serbiako mugan.
Uztaila. Uztailean izugarri handitu zen Turkiatik Greziara Mediterraneoa gurutzatuz sartu ziren errefuxiatuen kopurua. Horren ondorioz, Grezia bihurtu zen migratzaileen Europako Batasunerako sarrera nagusia, Italia gaindituta. 107.000 sartu ziren: abuztura arte guztira iritsi zirenen %42.
Abuztua. Greziaren eta Mazedoniaren arteko mugan eta Serbiaren eta Hungariaren artekoan krisi egoerak sortu ziren, migratzaileak samaldaka igarotzen saiatu baitziren, eta Mazedoniako eta Hungariako poliziek indarrez eragotzi nahi izan zuten.
Iraila. Hungariak Serbiako muga itxi zuen, eta handik sartzen ziren migratzaileak atxilotzen hasi zen. Kroazia bihurtu zen EBra sartzeko bide alternatibo nagusia.
Urria. Hungariak Kroaziako muga itxi zuen. Austriak hesi bat eraiki zuen Esloveniako mugan.
Abendua. Esloveniak txarrantxa hesi bat altxatu zuen Kroaziako mugan. Frontexen arabera, urte osoan 764.000 migratzaile sartu ziren Mendebaldeko Balkanetatik EBra «legez kanpo».

2016
Otsaila. Urteko lehen bi hilabeteetan 123.000 iheslari iritsi ziren Greziara; urtebete lehenago, garai berean, 4.600 izan ziren.
Martxoa. Mazedoniak bidea itxi zien errefuxiatuei, eta EBk Turkiarekin migratzaileen irteera oztopatzeko egin zuen akordioa indarrean sartu zen. Greziara iritsi zirenen kopurua otsailekoaren erdia baino txikiagoa izan zen, 26.000 inguru. Kroaziak kontrolak eta eragozpenak ezarri zituen Serbiako mugan.
Abendua. Frontexen arabera, urte osoan 130.000 migratzaile sartu ziren Mendebaldeko Balkanetatik EBra «legez kanpo».

2017
Abendua. Frontexen arabera, urte osoan 12.000 migratzaile sartu ziren Mendebaldeko Balkanetatik EBra «legez kanpo».

2018
Abendua. Frontexen arabera, urte osoan 6.000 migratzaile sartu ziren Mendebaldeko Balkanetatik EBra «legez kanpo».

2019
Ekaina. UNHCRen arabera, 4.200 errefuxiatu zeuden Serbian harrapatuta, eta 7.400 inguru Bosnia eta Herzegovinan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.