KONPROMISOAK

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Foro Sozialak bere gain hartu du itun sozial eta instituzional bat bultzatzea, etorkizuneko bizikidetzako oinarri sendoak ezarriko dituena. Horretarako,honako konpromiso hauek hartu ditu:
Biktimen mina. Motibazio politikoko indarkeriek eragindako giza eskubideen urraketen biktima guztien mina aitortzeko konpromisoa, eskubideak urratu dituzten eragileen araberako bereizketarik eta kategorizaziorik egin gabe, eta erreparaziorako tresnak ahalbidetuta.
Bazterketarik eza. Mota jakin batzuetako biktimen diskriminazioa behin betiko gainditzea.
Eragile guztien konpromisoa. Indarkeria zikloan gertatutako giza eskubideen urraketa guztietan erantzukizun zuzena edo zeharkakoa duten eragile guztiek eragindako mina aitortzea.
Eztabaida demokratikoa. Eztabaida demokratikorako esparru bat sortzeko konpromisoa, iraganaren zenbait ikuspegi eta kontakizun egiteko modua emateko.
Gatazka historikoa. Gatazka historikoa demokratikoki ebazteko mekanismoak bideratzea.
Esparru juridikoa. Eskubide guztiak errespetatuko dituen esparru juridiko eta politikoa lortzea.
Hitza. Eztabaida demokratikoko prozesuetan hitza armagabetzea, blokeak baztertzeko.
Presoak. Presoen, erbesteratuen eta iheslarien egoera behin betiko konpontzea.
Biktimak. Egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko eskubidea.
Indarkeriak. Desberdintasun anitzen ondoriozko egiturazko indarkeriei aurre egitea.
Ahalduntzea. Herritarren ahalduntze demokratikoa sustatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.