HILBERRIA. Lee Konitz

Inprobisazioa ardatz zuen maisua

BERRIA.
mikel lizarralde
2020ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
COVID-19 gaitzak eragindako pneumonia baten ondorioz hil da Lee Konitz (Chicago, AEB, 1927) saxo jotzailea, XX. mendeko jazz musikaren izenik handienetakoa. Miles Davisen Birth of The Cool disko aitzindari eta mitikoan parte hartu zuen Konitzek, baina jazzari eta musika inprobisatuari hark egindako ekarpena hori baino askoz zabalagoa izan zen. Ehundik gora disko grabatu zituen bere izenean eta beste hainbat musikarirekin elkarlanean.

Konitzen musika ibilbidea jazzaren aldaketen harira garatu zen. Claude Thornhillen orkestran eman zituen lehen pausoak, baina, New Yorkera aldatuta, 1949an inprobisazio askearen bi lan ezinbestekotan parte hartu zuen, Birth of The Cool-en eta Lennie Tristanoren Crosscurrent e Intuition-en. 1949an bertan bakarlari gisa aritu zen estreinakoz.

Landu zituen proiektu guztietan erakutsi zuen formatu ez-ortodoxoak lantzeko joera eta nahia. 70eko hamarkadatik aurrera, bere bakarkako lanari eman zion lehentasuna, eta ohiz kanpoko erritmo batekin grabatu zituen diskoak. 2013an, Donostiako Jazzaldiarensaria jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.