ESKAERAREN OINARRIAK

2020ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Euskadiko Futbol Federazioak eskubide osoko kide izateko eskaera formal eta zuzena egin du. Alde guztien arteko akordioan, EFF kide bilakatzeko sarrera baldintzak zehaztuko lirateke, Espainiako Federazioaren onespenarekin. Urtebeteko epea emango litzateke akordio hori egiteko, eta Espainiako Futbol Federazioarekiko akordioak integraziorako hitzartutako baldintzak jasoko lituzke.

EFFk txosten arrazoitu bat emateko eskatu die FIFAri eta UEFAri. Dokumentu horretan, FIFAk eta UEFAk EFFren kasuan bi organismoetan kide moduan onartua izateko bete behar diren baldintzak eta betekizunak zehaztuko dira (gaur egun baldintza horietako bat betetzen ez bada).

EFFk bere konpromiso irmoa, erabateko prestasuna eta fede ona adierazi du «dauden oztopoak gainditzeko eta alde guztien artean adostutako integraziorako aurkezten diren eskakizun guztiak betetzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.