Selekzioa Costa Ricaren aurka, bihar Ipuruan

2020ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Bi urte baino gehiagoren ostean, euskal selekzioak Euskal Herrian jokatuko du bihar. Ipuruan izango da, Costa Ricaren aurka. Ronald Gonzalezen taldea 50. postuan dago FIFAren sailkapenean, eta eliteko jokalariak ditu, Keylor Navas buru. Duarte, Borges eta Campbell ere ezagunak dira. Emaitza onena 2014an lortu zuen: final-laurdenetara iritsi zen Munduko Kopan. Herenegun bana berdindu zuen Qatarren kontra.

Javier Clementek 22 jokalariz osatutako deialdia eman zuen. Baina jada lau jokalari erori dira zerrenda tik: COVID-19agatik, Ezkieta; berrogeialdian dagoelako, Dani Garcia; eta min hartuta, Zubeldia eta Zaldua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.